XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

11/1992 FORU AGINDUA, urtarrilaren 17koa, Bilbo Udalerriko Otxarkoagako Veracruz izeneko Ikastegia Irakaskuntzarako Eremu Berezitzat birsailkatzeko, Bilbo eta bere Eskualdearen Hiri Antolaketari buruzko Plan Orokorra Aldatzeari buruzkoa.

Aipatutako Foru Aginduaren bitartez, honako hau xedatu da:

Plan Orokorraren unean uneko aldarazpena onestea Otxarkoagako Veracruz ikastetxea irakas erabilerako alde berezi legez birkalifikatzeko, ebazpen honetako funtsetako atal egokian adierazitako okerrak zuzenduz.

Foru Agindu honen aurka, administrazio bideari amaiera eman ez bait dio, Foru Aldundi Txit Gorenari, jakinerazpen honetatik zenbatu beharreko 15 eguneko epearen barruan, gorabidezko errekurtsoa jarri ahal izango zaio, Bizkaiko Herrialde Historikoko Foru Erakundeen hautapen, antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Araueko 69.2. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Adierazi den epearen barruan, BHI-342/91-P03-A espedientea Bilbaoko Gran Vía, 19-21eko 5. solairuan egongo da ageriko, aztertu ahal izateko.

Bilbao, 1992ko urtarrilak 17.

Foru Diputatua, JUAN LLORENS RIBERAYGUA.